94 400 11 33 iberba@iberba.eus


Euskera Planak

Euskera planek gure hizkuntzaren erabilera normalizatzen laguntzen digute enpresetan, erakundeetan, elkarteetan… eta, horien bidez, gizartean.

Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunez, gure berezko hizkuntza erdigunean kokatzea ezinbestekoa da herritar guztiekiko harremanak hizkuntza aldetik begirunezkoak izan daitezen. Horri esker balio erantsi bat gehitzen dugu, legedia betetzen dugu, kalitate handiagoko zerbitzua ematen dugu… Halako plan bati ekiteko hamaika arrazoi dago.

Enpresa edo erakunde bakoitzaren behar espezifikoak aztertu ostean, plana diseinatzen da, helburu progresibo eta egingarriak jarrita. Lehendabizi hiru urterako Plan Estrategikoaren bidez eta gero urteko Kudeaketa Planaren bidez.

Horrez gain, horrelako planak finantzatzeko dauden dirulaguntzak eskatzen laguntzen da: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Fundae.

 

Enpresako hiztegia

Hainbat lanetan eguneroko jardueran erabiltzen diren hitz asko bereziak edo teknikoak izan daitezke eta, sarritan, ez dakigu euskeraz zelan erabili. Horregatik, bereziki terminologia lantzen dugu honako zerbitzuen bidez: enpresa hiztegiak eta zalantzei eta galderei erantzuteko zerbitzua.

Enpresako hiztegian enpresa edo erakunde bakoitzaren termino bereziak aztertu eta lantzen ditugu: produktuen izen bereziak, lanpostu, sail eta agirien izendapenak, webgunearen menuak... Horrela ulergarriak bezain zehatzak izango dira.

Ondoren, hiztegitxo horiek enpresaren intraneten jartzen dira langileen eskura egoteko. Hiztegitxo horietan hitzak bilatzerakoan, Interneten dauden beste hiztegietan ere bilatzen ditu, ahalik eta informazio terminologiko osatuena izateko.

Zalantza Zerbitzua

Zalantzei erantzuteko zerbitzuan langileen edozein zalantza argitzen dugu, eta erantzun ondoren, terminoak hiztegiratzen dira, eguneratuta egon dadin.