94 400 11 33 iberba@iberba.eus


EtxeON

Etxebizitzaren zein lantokiaren osasunak eragin zuzena dute gure bizitzan. Horregatik, EtxeOn produktuek eta ideiek egunero jasotzen ditugun erradiazioetatik babesteko, lurrarekin hobeto konektatzeko eta ur biziberritua izateko  aukera ematen digute.

 

a) Elektromagnetismoa gutxitu ======================================================

PRANAN produktuak erradiazio elektromagnetikoaz babesteko gailuak dira. Elektromagnetismoaz ari ganerean, telefonia mugikorrak, ordenagailuek, mikrouhinek, radarrek, sateliteek, eskanerrek, haririk gabeko sareek eta abarrek igorritako erradiazio kaltegarriez ari gara. Frekuentzia baxuen edo erradioen eta ultramorearen arteko maiztasunak dira. Gure kasuan, 100 KHz-tik 300 Ghz-ra bitarteko maiztasuna duten uhinez ari gara nagusiki. Ikerketa zientifiko batzuen arabera Pranan produktuak eraginkorrak direla frogatu da, bereziki 5G uhinetik babesteko. Horrela frogatu dute Madrilgo Complutensen eta Granadako Unibertsitatean egin diren hainbat ikerketek.

Phone: Telefono mugikorrak igorritako erradiaziotik babesten gaituen gailua

Hitz egitean edo piztuta edukitzean mugikorrak igortzen dituen erradiazioetatik babesten gaitu (azken belaunaldikoak barne, 5g). Gailuak 70 cm-ko inguruko babes eremua du eta bere neurriak hauek didra: 36 x 52 x 2 mm. Mugikorraren atzealdean, telefonoaren gainean edo karkasaren gainean itsastea besterik ez da egin behar. Prezioa 137 €. Informazio gehiago: www.pranan.com/portfolio-view/phione-graphene-5g/

Phwaves: Kutsadura elektromagnetikotik eta 5G-tik babesten gaituen babesle pertsonala

Babesle pertsonala da eta 24 ordutan eta 130 cm-ko inguruko babes eremua dauka. Neurriak: 83 x 52 x 5,4 mm. Gurekin poltsikoan edo poltsoan eraman dezakegu, lanean, paseatzerakoan, bidaiatzeko orduan... Edo atseden hartzean gertu uzteko. Prezioa: 224 €. Informazio gehiago: https://www.pranan.com/portfolio-view/phiwaves-5g-graphene/

 

Biospace: etxea, bulegoa eta edozein gune 5g-tik, wifietatik, telefonia antenetatik eta hari gabeko sareetatik babesteko gailua

Babes eremu esferiko bat sortzen du, kutsadura elektromagnetikoaren ondorioetatik libre dagoena. 11 metroko inguruko babes eremua du, hau da, 380 m2. Neurriak: 9 x 2 x 23 cm. Pisua: 1000 gr. Erradiazio elektromagnetikoetatik babestu nahi dugun espazioan jartzen da. Prezioa: 689 € Ikusi produktua webgunean: www.pranan.com/portfolio-view/biospace-5g-graphene/

Phiwaves (bitxia): Erradiazio elektromagnetikoen babesle pertsonala, azken belaunaldiko gailua 

Babesle pertsonala 24 orduz, iraupen mugagabea du eta ez du inolako mantentze-lanik behar. Automatikoki aktibatzen da erradiazio elektromagnetikoarekin kontaktuan sartzean. 100 cm-ko eragin erradioa dauka eta 36 mm-ko diametroa x 4 mm-ko lodiera du.20 g-ko pisua. Prezioa: 345 €. Informazio gehiago: www.pranan.com/portfolio-view/n/

Eraginkortasuna frogatuta dago hainbat inkerketaren bidez

Erradiazio elektromagnetikoa babesteko Pranan teknologiaren eraginkortasuna nazioartean homologatutako ikerketa zentro eta unibertsitateetan aztertu da (Complutense Unibertsitatea, Granadako Unibertsitatea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, San Petersburgoko Unibertsitateko GDV-EPC...). Bere eraginkortasunagatik aldizkari zientifikoetan argitaratu den teknologia bakarra da: “European Journal of Integrative Medicine”, "International Journal of Advanced Complementary and Traditional Medicine”, “Nutrition and Integrative Medicine”…

Complutense Unibertsitateak egindako azterketa bioelektrikoa, enzefalografia bidez

              Pranan gabe                                      Prananekin

Granadako Unibertsitatea: azterketa biokimikoa. Odol laginak. Erradikal libreen markatzaileak eta hantura egoera

          pranan gabe

          prananekin

Optika 500tdk mikroskopiako saiakuntza klinikoa. Odol analisia. Globulu gorriak. 5g kutsadura elektromagnetikoarekiko esposizioa.

                Pranan gabe                                 Prananekin

San Petesburgoko Unibertsitatea. Gdv-epc: saiakera bioelektrografikoa (K. Korotkov doktorea)

Pranan ziurtagiriak

- Teknologia patentatuta dago, honako izenarekin: "Erradiazio elektromagnetikoen babeslea" (CC P: ES 2401873 A1).
- TÜV Rheinlandek ziurtatua, ekipo erradioelektrikoei eta telekomunikazioko terminalei buruzko 1999/5/EE zuzentarauaren arabera.
- ISO: 9001:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria.
- CE automerkatuaren ziurtagiria (TÜV Rheinland). Enpresa berritzailearen zigilua (Industria Ministerioa).
- Moderna zigilua (Nafarroako Gobernuko Industria Saila).
- Patentaturiko eta ziurtaturiko teknologia.

 

b) LUR-IN (Earthing) ==================================================================

Zer da?

LUR-IN, ingelesez Earthing, "lurra egitearen" ekintza da, lurra ikutzea, lurra konektatzea. Egunero bizitza errazten diguten gailu eta konexio elektrikoez inguratuta gaude, baina, aldi berean, aparailuak osasunerako arriskutsuak izan daitezke eta buruko mina, antsietatea, kontzentrazioa gutxitzea, energia falta edota loezina sor dezakete besteak beste. Azken batean, izaki elektrikoak gara eta Lurra da gure birkarga-oinarria. Ideia horretatik abiatuta sortu zen LUR-IN, ingelesez Earthing edo Grounding izenekin ezagutzen dena: lurrarekin konektatzen eta gure bizi-energia kargatzen laguntzen digun terapia onuragarria. Horretarako hondartzan edo belartzan ortozik ibiltzea besterik ez dugu egin behar.

Gizakiok antena gisa jarduten dugu, eta gure prozesu biologiko gehienetan energia igorri eta jaso egiten dugu. Horrela, karga elektrikoen konexioaren bitartez, zelulen arteko informazio aldaketa gertatzen da. Karga elektriko horietan elektroiak daude, eta ahalmen antioxidatzaile oso indartsua dute. Izan ere, arnasten dugun airearen kutsadurak, manipulatutako janariak edo erabiltzen ditugun produktuek kalte egiten diote gure osasunari. Horregatik, nekatuta edo energia gutxirekin egotearen sentsazioa elektroien galerarekin lotuta egon daiteke, hau da, Lurrarekiko konexio faltarekin.

Ikerketa batzuen arabera, LUR-INek gorputzaren hantura arintzen du. Hantura diabetesa, asma, Alzheimerra, artritisa eta bihotzeko gaitz askoren jatorrian dago.

Laburbilduz, LUR-IN osasun osoz bizitzeko beste aukera bat da, osasungarri jatearekin edota kirolarekin bateragarri izanda. Gure egunerokotasunean onura nabarmenak dakartzana. Adibidez, loaren hobetzea, gogo aldartea kontrolatzen laguntzea edo energia maila handitzea.

Oheazala: Koltxoiaren eta beheko izararen artean jartzen den karbonozko koltxoi estalkia, lurrarekin lotuta

Oheazala gelako entxufearen lurrari konektatzen zaio. Kokatzen erraza da, eta ez du mantentze-lanik behar, ezta ordezko aldaketarik ere. Horri esker Lurrari konektatuta egiten dugu lo eta loaldian zehar haren eragin birsortzaileaz gozatzen dugu.

  

 

Teklatu eta sagurako alfonbratxoa: ordengailuaren kargak bideratzeko tresna

 

Lurrarekiko konexioaren kalitate neurgailua: entxufean jartzen da, lurrarekiko konekzio ona dugun jakiteko


c) Ur biziberritua: Grander ======================================================================

Bizitzaren oinarria ura da, gure gorputzaren zati nagusia bezala. Baina urari ez diogu garrantzirik ematen eta askotan edozein ur mota hartzen dugu. Johann Grander austriarrak edaten dugun ura biziberritzeko sistema bat asmatu zuen 1999an, uraren autogarbiketarako eta erresistentziarako duen gaitasuna hobetuta. Urak egonkortasun handiagoa lortzen du eta biologikoki ere parametro egokiagoak lortzen ditu. Horri esker, ur biziberrituak sistema immune naturalari laguntzen dio.

Granderren ur biziberritua orain dela 43 urte sortu zen eta hainbat ikerketek eta erabiltzaileek horren emaitza positiboak frogatu dituzte: (https://www.granderagua.es/grander/estudios/tesina-de-diplomatura-en-la-universidad-de-graz)

Grander hagatxua: edonon erabiltzeko tresna

Grander hagatxua edalontzian minutu batez jarri eta edari biziberritua edan ahal izango duzu. Eragin edariari edan baino lehen eta zaporea hobetuko dizu.


 

Grander sistema etxe, bulego edota industrietarako: instalazio osoan ur biziberritua edukitzeko aukera

Leku baten ur guztiak biziberritzeko tresna da eta bertako uraren sarreran jartzen da. Ur beharren arabera gaitasun handiagoko gailuak jartzen dira.