Itzulpen zerbitzua
Helburua euskeraz ondo komunikatzea da. Horregatik, itzulpen ulergarriak egiteaz gain, komunikazioak edo inprimakiak egokitzen ditugu, enpresarekin batera oinarrizko kontzeptu eta terminologia aztertzen dugu, testuak sexistak ez izateko aldaketak proposatzen ditugu, etab.
Hizkuntza hauetara itzultzen dugu: katalanera-valentziera, galiziera, asturiera, aragoiera, kantabriera, gaskoiera, okzitaniera, ingelesera, frantsesera, eta bezeroak behar dituenak.
Estilo irizpideak eta egokitzapen zerbitzua
Testu ulergarriak egiteko batzuetan itzulpenetik haratago joan behar da: jatorrizko testua erraztu, berrantolatu, terminologia hurbilagoa erabili, etab.
Horretarako, aurretik bezeroarekin estilo irizpideak adosten ditugu eta ondoren, testuen itzulpen egokituak egiten ditugu.
Itzulges aplikazioa
Aplikazio honen bidez enpresako itzulpen guztiak egin eta kudeatu daitezke. Horri esker, landutako testu guztiak beti eskura daude eta testu berrietan berrerabil daitezke sortzen diren itzulpen memoriei esker. Horiez gain, kanpoko itzultzaileen lanaren jarraipena egiten da, langileek itzulitakoak erraz zuzendu daitezke, etab.
Testuen kalitate kontrola
Iberbak enpresen ohiko komunikazioen kalitate kontrola egiten du: webgunea, inprimakiak, kontratuak, etab.