Aholkularitza
Ingurumena zaintzeko eta bizi kalitatea hobetzeko, mugikortasun jasangarri edo iraunkorrari gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio gizartean.
Bide horretan, herri erakundeetako, enpresetako edo ikastetxeetako langile, bezero eta herritarren joan-etorriak hobetzeko aukerak egoten dira, jasangarriagoak izan daitezen:
- Garraio kolektiboa sustatzea: metroa, autobusak, etab.
- Intermodalitatea hobetzea.
- Txirrindularen moduko garraiobide iraunkorren azpiegiturak hobetzea
- Etab.
Prestakuntza
Mugikortasun jasangarria bultzatzeko prestakuntza aurrez aurre eta on line bideoz lagunduta:
- Kolektibo guztiei zuzenduta: oinezkoak, txirrindulariak, motordun ibilgailuen gidariak, eskolume eta ikasleak, langileak, turistak…
- Bizikleta, irristailu eta beste ibilgailu batzuen erabilera… bizitzaren arlo gehiagotara zein giza talde berrietara zabaltzeko prestakuntza, informazio saioak eta abar…
- Eskoletarako eta autoeskoletarako material pedagogikoa
Proiektua Bizkaiko Foru Aldundian gauzatu zen; bertan, txirrindularitzan eta patinetean oinarrizko ezagutzak eskuratzeko ikastaroak egin ziren, baita mugikortasun jasangarrirako App bat sortu ere: MugiOn
Sustapen kanpainak
Mugikortasun jasangarria sustatzeko kanpainak hainbat arlotara eta hartzaileei zuzenduta:
- Txirrindularien segurtasuna auto gidarien ikuspegitik
- Oinezkoak errepidean, kaleetan…
- Intermodalitateaz nola baliatu
- Garraio erak eta kostuak
Irudi horren iturria: Intermon Oxfamen bloga