Lanean euskeraz
Langileek eguneroko jardunean gure hizkuntza naturaltasunez eta segurtasunez erabiltzeko behar duten prestakuntza eskaintzen dugu, online eta aurrez aurre:
- Ahozko komunikazioak: agurra, aurkezpenak, bilerak…
- Idatzizko komunikazioak: idatzi aurretik, idatzi ahala, idatzi ostean, idazki eredu erabilienak (errotuluak, oharrak, gutunak, inprimakiak, txostenak…).
- Idazkuntza prozesua: oinarrizko irizpideak, kontuan hartzeko puntuak, sortzez agiriak gure hizkuntzan ez daudenean…
- Telematika bidezko komunikazioak: posta elektronikoak, SMSak, aplikazioetako menuak, webguneak, sare sozialak…
- Baliabideak: zuzentzaile ortografikoa, itzulgailu neuronalak, interneteko bestelako baliabideak…
Gai hauetako batzuk prestakuntza pilulen bidez ere eskaintzen ditugu.
Euskera biziberritzeko tailerra
Lan gune zehatz batean bertako partaide askok gure hizkuntza erabiltzeko konpromisoa hartzen badute, tailer hauen bidez laguntza eskaintzen zaie egunerokoan euskera normaltasunez erabil dezaten.
Diagnostikoa egin ondoren, langileekin saio batzuk egiten dira dituzten beharrizanei erantzuteko eta euren artean euskeraz normaltasunez aritzeko. Amaieran balantzea egiten da, bide onetik goazen ala ez ikusteko.
Whatsapp ikastaroak
Oinarrizko nozioak lantzeko egokiak dira, eta bezeroekin ahozko harreman mugatuak dituzten langileei zuzenduta dago.
Langileek egunero zerbait ikasteko mezua jasotzen dute, irakurri behar duten testuaren eta entzun behar duten audioaren bidez. Whatsappen bidez irakaslearekin harremanetan daude eta euren grabazioak bidaltzen dizkiote.